|   ITXAS-ALDE DANTZA TALDEA      "Itxas-Alde" taldea,
  1.972garren urtean sortutakoa da, eta gaur egun, 100 partaide baino gehiago
  daukaz, danak gazteak.    Sortu zanetik, euskal kulturea ikasten
  eta zabaltzen ari da. Horretara, bai abesbatza eta bai teatro taldeak ere
  egon dira bere barruan, une desberdinetan. Gaur egun, euskal dantzak eta
  betiko musikak ikastea eta zabaltzea da bere helburu nagusia.    100 dantza baino gehiago dagoz bere
  errepertorioan, euskal lurralde guztietakoak. Ekitaldietan, euskal musika
  tresnakaz baliatzen gara (Txistu, dulzaina, txirula,...), eta, baita ere,
  euskal folkloreara kanpotik etorritakoak (soinua, panderoa,...)    Bakioko jaietako ekitaldiez gain,
  Bizkaiko eta Euskalherriko beste hainbat tokietara joaten da euskal folklorea
  erakustera, bai ekintza pribatuetan, bai beste talde batzuekaz batera egiten
  diren dantzaldietara.    Itxas-Alderen beste helburutariko bat,
  beste kultureen ezagutzea da, trukearen bidez bultzatuta. Hori lortzeko,
  jaialdi nagusi bat antolatzen dau urtero, ekarritako atzerriko taldeakaz,
  ondoren, hareen herrialdera joateko.  Asmo honegaz hasi zan Itxas-Alde, 1.991garren urtean, Euskalherritik kanpora joaten. Ordutik hona, Portugal, Frantzia, Errusia, Katalunia, Turkia, Italia, Argentina, Bulgaria, Eskozia, Polonia eta Costa Ricaraino joanda dago, euskal nortasunaren iduritxo bat eskeintzen. |   |       EKINTZAK   Hainbat eta hainbat dira taldeak antolatu edo
  parte hartzen dabezan ekintzak urtean zehar: |   | |||
|   | 
 | |||||
|   | ||||||
|   | 
 | |||||
|   | Inaugurazioak | |||||
|   | 
 | |||||
|   | ||||||
| Bakion | ||||||
|   | 
 | |||||
|   | 
 | |||||
|   | Ikastaroak | |||||
| Beste batzuk | ||||||
|   | ||||||